inprimatu
Ezkotzearen berrogoigarren urte betetze bat
Izenburua:
Ezkotzearen berrogoigarren urte betetze bat
Sinadura:
Iturraldean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturraldean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1469.zk.
Orrialdea:
5

Ezkotzeare berrogoigarren urte betetze bat

 

Iturraldean

 

 1

 

 Agorrilaren hoitasei huntan behar dugu ohoratu

 Berrogoi uret aita et'ama zinezten hunat ezkontu

 Geroztik haurrak zazpiak hemen baigaitutzue altxatu

 Jaungoikoari esker beroak behar ditugu bihurtu

 Zeren gaur egun haurren haurrekin denak hunat bildu gaitu.

 

 2

 

 Aita hartzen dut zutaz bi bertsu moldatzeko ausartzia

 Nahi bainuke erran goraki gogoan dutan guzia

 Lanean goizik eta artoski hori zinaukan bizia

 Eskolarik ez bainan maitexko zinuen irakurtzia

 Horrela duzu zuhurki egin behardunen laguntzia.

 

 3

 

 Lana trumilka izana gatik etxalde patartsu huntan

 Gizon berrien beharra bazen gure Herriko Etxean

 Baitezpadako direnak ere ez ginituen herrian

 Hoitasei urtez jokatu zira zintzoki denen onetan

 Denbora hortan finkatu obrak hor ditugu aintzinean.

 

 4

 

 Ama zuri nik nola kantatu bihotzian sendi dutana

 Hoinbertze aldiz gu guzieri arta eman daukuzuna

 Ez baitzen hemen gure erdian bizia beti leguna

 Bermatu zira jali gintezen ahalik hobekiena

 Ez dugu aski preziatuko gdretzat egin duzuna.

 

 5

 

 Bizia dorpe hatxeman duzu oi ama zuk ainitzetan

 Orai ditutzun errextasunak ez baitzintuen orduan

 Bidea ura ximixtargia etxéra heldu artean

 Egin ditutzu bertzeak bertze zonbeit itzuli errekan

 Bai eta ere izerdi frango ixuri bide hoietan.

 

 6

 

 Egun ederra eta goxoa deramagu elgarrekin

 Jakin dezagun egoiten hola aita eta amarekin

 Bizi hau doa naski denentzat bere on eta txarrekin

 Beharko dugu orai jarraiki ikasi dugunarekln

 Zorionaren hedatzeari gure indar guziekin.


inprimatu