Euskal prentsa dela eta sortu zaizkidanak
Iturralde, Joxe Mari
Euskalduna naiz esatea
nere ustez ez da nahiko,
beste laguntzarik ez badu;
ez ote zaigu hilko?
lehenago errudun bakarra
omen genduen Franco,
baiņan geroztik pasa dira
egunak eta hil franko.
Euskal Herrian bizi dira
asko dirutan igeri,
oso ondo daudenak ere
badira gaur ugari.
zuek-eskupeko bat ematea
ez da hain harrigarri...
hain une larrian dagoen
euskal prentsari.
Bere akatsak izango ditu
gaurko euskera batuak,
baiņan nolabait eman behar
bere lenengo pausuak.
gero ere izango dira zerbait
konpon/litezken puntuak,
berdintsuak izango ziren
Hizkuntza denen arazuak.
Gure herriak behar luke
hizkuntza batuko prentsa;
eta iņork amore eman gabe
izango denik ez pentsa;
iraun dezan gero ondoren
horrek behar du laguntza,
sos batzuek gutxi lezakete
baizik behar da dirutza.
Nere iritziaz; guztiok dugu
gertatzen denaren errua,
beti izan gera herri bat
kultur gose gutxikua.
aberatsei dirua axola
geuri jan eta edatekua,
hau ez da orain arazo bat
bi hitzez zuzentzekua.
Bigarren mailan gera betiko
ez bada euskal prentsarik,
irakur eta idatzi gabe
ezin salba hizkuntzarik.
umekeriak utzi ditzagun
gal ez dezagun denborarik,
hizkuntza batuak eta diruak...
egin lezazke mirarik.
Lanean ezertan arte ezgero
dirua behar lehenengo,
euskaldun kontzientzia
horren urrengo.
nahiz bat eta nahiz bestea
Madrilek ez du emango,
halen borondatez euskerak
zutik
egun bat ez luke iraungo.
Nere azken bertso honetan
eskatzen det gartsu,
genezakenez lagun dezagun
aberats eta behartsu.
horrela denok izan gindezke
anai eta zoriontsu,
eta euskera bihar plazara
irteten zaigun indartsu.