Eguberriz Irisarri entzunak
Aire, Mixel (Xalbador [II])
1
Beren etxetik hain urrun ziren egun hotan soldadoak
Batzu segurik zorigaitzez han joak ditu herioak
Hori ikusiz nola ez egon kristauak hor serioak
Hain urrutitik munduari hek eginikan adioak
Nahiko nuke lagundu ditzan daukadan amodioak.
2
Bertze zerbaitez hemen ez dakit neholare nola mintza
Gai ernaileak aipatu baitu munduaren zorigaitza
Joan den astean gure anai bat utzi baitute hil hotza
Nik eguberriz haren etxekor zabaldu nai dut bihotza
Beren Herria salbatu nahiz, maiteak hortxe dabiltza.