inprimatu
Euskeraren besoetan jaio nintzen
Izenburua:
Euskeraren besoetan jaio nintzen
Sinadura:
Iturbe Balda, Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturbe, Martin

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
[66]

Euskeraren besoetan jaio nintzen

 

Iturbe, M.

 

 I

 

 Garai batean nik ez nekien

 aundi izatea zer zan;

 ez bainekien nere barrua

 argi jatorrez aztertzen.

 Dena dakien gizakumerik

 ez da mundura jaiotzen;

 denek bezela, neke luzeaz,

 ikasi nuen bizitzen.

 

 II

 

 Errugabeko zenbat umetxo

 geratuak diren lotan!!!

 Seaskatikan euskaldun, baiņa,

 euskal itzik ez aotan.

 Jatorri-amasa ukatu zaie,

 -maldade gabe askotan-;

 orrela ez da "irin" biurtzen

 gari alea errotan!!

 

 III

 

 Nagikeria, joku iņozoz

 biurtu dute "aitzaki":

 "auzo izkuntzaz bizi omen leike

 giza artean lasaik!".

 Edornork daki, bererik gabe

 beste ezer ez dela aski:

 "Euskera gabe, euskal etxea,

 euskaldun ezin izaki"!!!

 

 IV

 

 Amatxo batek aurtxo txikia

 artuz bere magalean,

 laztan goxotan muxukatzen du

 maitasun oiu ixillean;

 nere biotzak ager lezaken

 indar sendo apalean,

 EUSKERA muxuz laztanduko dut

 itzjario zabalean.

 

 V

 

 Jaiotetxea maite ez duena

 ai zer gizaki pobrea!!!

 Esan liteke lore bat dela

 udaberririk gabea.

 Nola ez gorde guraso onak

 suz piztu duen labea?!!!

 Zer edo zein da etxea baņo

 arnas emaille obea?!!!

 

 VI

 

 Itz ematen dut, zin egiten dut

 -gorostia zait testigu-:

 "Nere burua ez dut salduko

 izkuntz arrotzen katigu"!

 Izkuntza zaindu bear dugunok

 argi ta garbi dakigu:

 "Gure zaiņetan bizi arnasa

 EUSKERA bakarrik zaigu"!!!

 


inprimatu