Egin lanentzat sari nahikoa nehoiz ez dut irabazi
Aire, Mixel (Xalbador [II])
1
Egin lanentzat sari nahikoa nehoiz ez dut irabazi
Alta nik etxe huntan dut ere buru, hau hainbertze he
Etxekoek hau egiten ahal zutela ezin sinetsi
Nik etxe horren geriza beintzat ez ote nuen merezi.
2
Hainbertze lan hain gogorrak ditut morroitza hortan eginak
Ta etxekoen esker gaixtoaz dauzkat orai bihotz minak
Ez bai dituzte estimatuak nehoiz nere aleginak
horiek ote dira nik egin lan gogor haien ordainak.
3
Borondatean egin nituen etxeko lanak beti nik
Eta oraire ez dut urriki hainbertze lan zail eginik
Bainan ezin dut orai goraipa nik nagusien omenik
Ordain hau eman dautatenek ez daukate gizatasunik.