inprimatu
Zorionak Martxelin
Izenburua:
Zorionak Martxelin
Sinadura:
Itoiz, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itoiz, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1996.zk.
Orrialdea:
6

Zorionak Martxelin

 

Itoiz, Pierre

 

 1

 

 Urte buruak urte guziez bainan zoin arrado ehun

 Ainitz sofritu duten jendetan bakarrik baita ezagun

 Bildurik hemen familiako adixkide eta lagun

 Martxelinekin egun eder hau airoski ospa dezagun.

 

 2

 

 Uztaritzeko herri maitean sortua zira Martxelin

 Ezkontzaz aldiz Ezpeletako Xerrenda alderaino jin

 Eiherazain bat laguntzat hartuz izan zinduen atsegin

 Bainan bizia ilundu zaitzun senarra galtzearekin

 

 3

 

 Bi alabaņo bazinituen, zu alarguntsa gaztea

 Ez zen hain segur gauza erretxa bizia irabaztea

 Lana beharrez ostatuetan joiten zinuen atea

 Ohorekilan egin nahian zure bi haurren haztea

 

 4

 

 Ostatuetan zerbitzuan ta gero etxeko lanetan

 Hiru behien artatzen edo baratzeko alorretan

 Baratzekari horiek gero zuk saltzen merkatuetan

 Zer eltzekari onak jan diren zuri esker bazterretan

 

 5

 

 Jainko Jaunari eskaint ditzagun zure lanak, zure penak

 Ohoragarri, etsenplu bide guretzat baitira denak

 Gaur bezain ongi aurki zaitzala ehun eta bat garenak

 Ta anartean hartu Martxelin zorionik beroenak.


inprimatu