inprimatu
Pilotaria
Izenburua:
Pilotaria
Sinadura:
Ithurralde, I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ithurralde, I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1297.zk.
Orrialdea:
5

Pilotaria

 

Ithurralde, I.

 

 1

 

 Soinekoz xuri, gerrikoz fende, zein eder pilotaria!

 Gorputza lerden, begia erne, iduriz ihiztaria:

 Bainan zaila du eta gogorra bilatzen duen xoria

 Pilota bizi, borobil, airos, klaskadun, punpalaria!

 

 2

 

 Plaza guzian haren ondotik zenbat urrats, zenbat laster?

 Lur-arrasetik, edo airetik, bihur eskuin, itzul ezker...

 Batean jauzi, bertzean ukur, erdirat bil edo bazter,

 Pilotariak badu jokoan nun akit eta nun izer.

 

 3

 

 Gazte zintzoa, fende guzia zuri so dago artoski.

 Zenbaitek ere kondatzen dute zure besoan osoki.

 Diru puska bat jokatu dute, zutaz segurak izaki,

 Hetaz orroituz, bururadino beharko duzu atxiki.

 

 4

 

 Gazte maitea, bada bertzerik ikusliarren artean

 Aita hor duzu, burua gora, irabazten duzunean,

 Kopeta ilun, petto eskoil bat eskapatzen zaitzunean;

 Anaiak berdin partzuer tutzu jaltzen zaitzun ohorean.

 

 5

 

 Gazte suharra, zure herritar moltzo bat ere hor daude,

 Begiak kartsu zuri josiak, errotikan zure alde:

 Beren gogoan, partida hortan bazauzkate beren orde

 Sort-auzoaren itxura bera eta ikurrifia zaude.

 

 6

 

 Bainan, gaztea, xoko batean, bada Miren bat ixilik

 Bihotza pil-pil zure kintzetaz amodioz grifiaturik.

 Ar zaite bada prestu-prestua, zintzoki eta gurbilik,

 Antzegabeki ez dezazun gal Karen «zorion» maiterik.

 

 7

 

 Pilotariak entzuten ditu «gainaren» oihu-patarrak;

 Bere lanean sustatzen dute, doblatzen Karen indarrak.

 Huts aldietan ez da etsitzen, berpizten baitu oldarrak:

 Gora-beherek bertzenaz ere hazten partida ederrak.

 

 8

 

 Pilotaria «plaza-gizon» da, beti bere zainen jabe,

 Galdurik ere, nehoren kontra aihergo izpirik gabe;

 Nausitzen bada, ez da dudarik zaiola miletan hobe.

 Bainan munduan pilotariak daude elgarren haurride.


inprimatu