inprimatu
Ene kaiolan bi xori
Izenburua:
Ene kaiolan bi xori
Sinadura:
Ithurralde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lafitte Ithurralde, Piarres

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1557.zk.
Orrialdea:
5

Ene kaiolan bi xori

 

Ithurralde

 

 1

 

 Ene kaiolan bi xori.

 Biak betan kantuz ari...

 

 2

 

 Kaiola guziek bi xori

 Ez baditutzu aditzen elkorra zaude orori

 Bi xori kaiolan egoki:

 Ez baditutzu ikusten, itsua zira osoki.

 

 3

 

 Bata herbail, bertzea on.

 Gizona baitan bi gizon.

 

 4

 

 Kaiola guziek xori bat,

 Lurreko parabisuaz nigarretan orroitua...

 Kaiola guziek bertze bat

 Aingeru-kantu ederrez arrunt gogoetatua...

 

 5

 

 Bi xori, beraz bi amets:

 Bihi-amets, zeru-amets...

 

 6

 

 Kaiola guziek xori bat

 Iguzkiari huxtuka, egun berria sor dadin;

 Kaiola guziek bertze bat

 Ilargiari huxtuka, gau, beltz egarriarekin...

 

 7

 

 Bi xoriek beren deia:

 Bizi, ala hil-nahia...

 

 8

 

 Kaiola guziek xori bat

 Anaiaren adixkide izan nahi litekena:

 Kaiola guziek bertze bat

 Bere anaiaz halaber etsimendutan dagona...

 

 9

 

 Kaiolan edozoin xorik

 Ez egon nahi bakarrik...

 

 10

 

 Kaiolan guziek bi xori

 Biak ihes joan nahiak beren presondegiari.

 Gizon guziek bi gizon

 Biak elgarrekin eta bat bertzea gabe ez on...

 

 11

 

 Ene kaiolan bi xori,

 Jainkoa beha bieri...


inprimatu