inprimatu
Han-hemenka (1904)
Izenburua:
Han-hemenka (1904)
Sinadura:
Isturiztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Isturiztarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
896.zk.
Orrialdea:
4

Han-hemenka

 

Isturiztarra

 

 1

 

 Isturitze herritik haraxko Heleta,

 Trago bat ez da gaixto haraino hel-eta.

 Hango mihi biphilek jakin elheketa,

 Ez baitira ixiltzen basoa huts-eta.

 

 2

 

 Heletaren ondotik, huna Irisarri:

 Debrua han omen zen behin batez jarri!

 Axalean odola baitzeien ezarri;

 Hango makil-firrindez ez gaitezen harri!

 

 3

 

 Mendi-zoko batean Meharine dago:

 Bixtan baino gorderik da hobekiago.

 Jende manerakoak han dire arraro,

 Ohoinez eta gitoz bethea baitago.

 

 4

 

 Oro harrabots, pindar eta tarrapata,

 Handitzeko gelditu, ttipi sortu-eta;

 Horrelako azitik ai zer gizon-keta!

 Aiherren nik badakit harritzeko meta.

 

 5

 

 Aiherren sortu ziren beherapenean,

 Lekuine hortan aldiz zenbeit maiatzean.

 Pesta-buruetako airen kantatzean

 Parerik othe dute Frantzia guzian?

 

 6

 

 Azpandar zinezkoak, haur-haurretik goiti,

 Arno ausarkirekin du nahi ur guti.

 Aihenaren jusetik Jaunak beira hunki!

 Zintzurra patar eta tripa du ordoki.

 

 7

 

 Zangoez arin eta buruz arinago,

 Ergelkerian nausi Amikuze dago.

 Fortuna balin baduk han bilhatu gogo,

 Adixkide maitea, othoi, etxen ago.

 

 8

 

 Garazi-ko aldetik herriko pestetan

 Soinulariak heldu, kantuz errepikan.

 Gaixtakerian trebe, goizik jakin dantzan;

 Fortuna mehe zikek saindutasunak han!

 

 9

 

 Aldudar kasko gogor, kopeta borthitza,

 Latza larrua eta begia zorrotza;

 Jaiduraz thematsua, plantaz moldegaitza;

 Han ongi egin zuten mandoek egoitza.

 

 10

 

 Baxenabarre arin, ergel Amikuze,

 Oro Xuberotarrak garhaitu zaituzte,

 Errainak zalhu eta bixt'on baitute:

 Sorgin zenbeitek pürü dohatu dituzte.

 

 11

 

 Lapurtar gaizo hori nork du ahantziko?

 Hunek bethi aski du lanerat joaiteko!

 Bizia baiterama bai bere gostuko,

 Etzaizu, huts eginik, goizegi jaikiko.

 

 12

 

 Agur, Donibandarra, ohoreak zuri!

 Eskualdunen errege zaizkit zu iduri.

 Behin zure nagusi baitzen Galtxagorri,

 Ederki zafraturik zuk duzu igorri!

 

 13

 

 Armendaritze aldiz Eskualdunen perla,

 Han ez ohi da izan behinere gerla.

 Jende plaxentagorik munduan ez dela,

 Nik bethi entzun dizut fama zaukatela.

 

 14

 

 Bainan oroz gainetik Isturitze hori!

 Han dire kantariak elizan ageri!

 Mihia xorrotx eta artetan koblari:

 Heitarik bat hementxe orai zaitzu ari!


inprimatu