inprimatu
Pertsu zonbait nahi tut eman guzieri
Izenburua:
Pertsu zonbait nahi tut eman guzieri
Sinadura:
Irisartar batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irisartar batek

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
386.zk.
Orrialdea:
2

Pertsu zonbait nahi tut eman guzieri

 

Irisartar batek

 

 1

 

 Pertsu zonbait nahi tut eman guzieri,

 Eta partikulazki jende gazteari,

 Amerika huntarat jingo duteneri,

 Hemen zer pasatzen den errango tut hitz bi.

 

 2

 

 Gazte bat jin berria, dena flakezia,

 Bihotza ilhun eta bustirik begia:

 Alainan bakartasun hau zaio dorpia;

 Bere herritik urrun hemen da galdia.

 

 3

 

 Ni ere hala nintzen. bai lehenbizian

 Deusik ezin konpreni mintzair anglesian;

 Ardi multzo batekin bakartasunian,

 Ama gogoan eta nigarra begian.

 

 4

 

 Gerochot jarri nintzen, oi, baindn emeki!

 Artzain lagunek ere ninduten urriki,

 Arrallerian eta mintzatuz eztiki:

 Bakarrik ez nintzela, bainan... ardieki!

 

 5

 

 Nik ez ditut lagunak adin berekoak;

 Ni sortu aitzinekotz hemen plantatuak;

 Hiru español dira, oi, aberastuak,

 Etcherat ezin sartuz hemen laketuak!

 

 6

 

 Holako hainitz bada Amerika huntan:

 Sosa egiten dute, bazkalekuetan;

 Bainan sei ilabethe hemen emanikan

 Herrirat badoatzi «tres dias» holetan!

 

 7

 

 «Tres dias» erran-eta, hogoi, egun hartu,

 Ostatu, neska frango baitute kurritu.

 Bainan moltsa gaichoa gero da pleinitu:

 Berriz larre-alderat behorko partitu!

 

 8

 

 Gaztea plazer gose toki guzietan;

 Bainan plazerrak ez du dirurik askotan.

 Hemen ere, gaztea, zerbait biltzekotan,

 Zoaz hiritik urrun artzain, mendietan!

 

 9

 

 Jauna barka zudazu (nik zaitut othoizten!)

 Igandetan ez badut mezarik entzuten.

 Othoitzer naiz bederen bethi jarraikitzen:

 Othoi lagon nezazu zure ez ahanzten.

 

 10

 

 Gauza baliosena fedea dut deitzen

 Eskualdunek baitugu azkar atchikitzen.

 Jainko maitea, zure baitan dut sinesten,

 Hiltzera noalarik nitaz orhoit zaiten.


inprimatu