inprimatu
Algeriatik... Algeriako bidean soldado gazteak dituen sendimenduak
Izenburua:
Algeriatik... Algeriako bidean soldado gazteak dituen sendimenduak
Sinadura:
Irisartar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irisartar bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
544.zk.
Orrialdea:
4

Algeriatik... Algeriako bidean soldado gazteak dituen sendimenduak

 

Iristar bat

 

 1

 

 Urrundik kantatzerat doan Choriņoa

 Ezin bertzez zorteak bereganatua,

 Adin eder hortarat delakotz heldua,

 Kafirako gochotik dago urrundua:

 Nundik ez du senditzen dagola galdua?

 

 2

 

 Despegidak in-eta, partitu abian,

 Etchekuak utzirik nigarra begian:

 Aski lan ukan nuen, memento berian

 Nere bihotz minaren gordetzen barnian,

 Urguluak lagundu bainu tenorian.

 

 3

 

 Sor-etchea utzirik, joan nintzan bidean,

 Gogoa ilhun eta lotsa bat barnean:

 Noiz itzuliko nintzan ondikotz bakean?

 Aithor dut ez dutala, ene orhoitean,

 Holako desgusturik kausitu trabian.

 

 4

 

 Pentze, alhor, mendiak juan dira zaluchko:

 Hoien gochotasuna ez dut ahantziko.

 Zombat chichtu ta kantu ditudan utziko,

 Oiharzunaren boza berdin ichilduko:

 Orhoitzapena baizik ez zait geldituko.

 

 5

 

 Amets hoien ondotik huna atsegina:

 Ondorat ethorri zaut bideko laguna.

 Gozoki daut erraiten:ĢEz gaiten changrina,

 Chahakuan baitut nik etchekarno ona:

 Eskualdun gisa behar diuk edan drago bana!

 

 6

 

 Port-Vendren gelditu da gure trein zaharra

 Urruno ezin juanez, hor bait leihorra:

 Gure beha hor dago untzi bat gotorra;

 Hortan partituz geroz, hasten da malhurra:

 Lehen kosta guretzat Algeriako lurra.

 

 7

 

 Zuri beha nagola untziko hegitik,

 Ur haundia, errazu behere hortarik

 Ni bezalako zombat den hor pasaturik!

 Othoitz bat iten dautzut, harat noalarik,

 Kendiak turna ditzazun etcherat osorik.

 

 8

 

 Gazte lagun maiteak, hitzņo bat zuentzat;

 Lerro hauieri esker zueri galde bat:

 Lau bortz ehun bat gazte goatzi Algeriarat,

 Gure aintzinekoak izan dien lekurat:

 Orhoitzapen bat izan zazue guretzat!


inprimatu