inprimatu
Agur jaun bikario jenerala
Izenburua:
Agur jaun bikario jenerala
Sinadura:
Aire, Mixel (Xalbador [II])
Urkizaren iruzkina:
C
Egilea(k):
Aire, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2059.zk.
Orrialdea:
3

Agur Jaun bikario jenerala

 

Aire, Mixel (Xalbador [II])

 

 1

 

 Bertsu idazten hastean trixte izaiten naiz kasik beti

 Ta hotan ere azken agur bat eskaintzen diot norbaiti

 Ez gira izan bihozmin samin bat battu dugunak guti

 Jakitean zendu zirela zu, jaun Jean Hiriart-Urruty.

 

 2

 

 Gizon maitagarria zinen ta nolako apez zintzoa

 Den xumenarendako estimuz betea zen zure soa

 Berriz ikusi nahiz lagoke gaur Euskal Herri osoa

 Bihotz guzia bixtan ezartzen zautzun irri par gozoa.

 

 3

 

 Euskararen amodioa zen zure dohainen erdian

 Zure idazlan paregabeak hor dauzkagu agerian

 Zenbat erakaspen eman duzun zure euskara garbian

 Zuhurtziaren luma bat bustiz fedearen izerdian.

 

 4

 

 Zer senditu behar ote dugu zure boza ixiltzean

 Nola kontsola gaitezke baizik noizbait zuri hurbiltzean

 Ez dugu ilun egoiterik zu gogoan erabiltzean

 Zeruarentzat piztu baitzira munduarentzat hiltzean.


inprimatu