inprimatu
Bedatsa edo primadera
Izenburua:
Bedatsa edo primadera
Sinadura:
Irigoin, Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoin, Petti

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
738.zk.
Orrialdea:
4

Bedatsa edo primadera

 

Irigoin, Petti

 

 1

 

 Lau denbora zathiez egina urthea,

 Zathi batez gogo dut, egin kantatzea.

 Ahal den bezen chuchen, haren aiphatzea;

 Zeren den edergailu, guziez bethea.

 

 2

 

 Neguaren ondotik, zoin den choragarri;

 Bedatsean sarthuak, garenean jarri.

 Bazterrak ikhustean, liliez inhaurri;

 Bozkarioz bihotza jauzika zaut ari.

 

 3

 

 Nor ez da bozkarioz, gaindika bethetzen;

 Ikustean bazterrak, ederki aphaintzen.

 Choriek charamelan, ozenki kantatzea;

 Goizetik arats arte, ez dira ichiltzen.

 

 4

 

 Argia urratzean, hasten dira kantuz;

 Atsegin dutelakotz bedatsean sarthuz.

 Lore eta ostoen artetan finkatuz;

 Errepikan dagozi ezin enheatuz.

 

 5

 

 Adan, sagar, udani, gerezi, merchika;

 Lorez emokatuak baitaude gaindika,

 Erleak berriz hetan, aire ta phausaka

 Ezti biltzen dabiltza zoin gehiagoka.

 

 6

 

 Denbora hasten baita, hotzetik epheltzen;

 Orduan hasten dira, loreak agertzen.

 Loren ondotik berriz ostoak zabaltzen;

 Zelhai eta mendiak, belharrez estaltzen.

 

 7

 

 Lurraren gain guzia holache jarria;

 Lorez, ostoz, belarrez, dena estalia.

 Iguzkaldearekin, da choragarria;

 Zeren jauntzia baitu arropa berna.

 

 8

 

 Goizetan has orduko, urratzen argia,

 Ohean ez dagoke, nun ez den nagia.

 Kanpo guzia baita Lorez usaindia

 Gochotasun bat badu, biziki haundia.

 

 9

 

 Laborari biphila, goizikan jeikirik;

 Lanari lotzen zaizko, bozkariaturik.

 Gogoa arhin eta indarrez betherik;

 Guti du hautemaiten, lanaren nekerik.

 

 10

 

 Nihoiz ez du kausitzen, egun hoberikan

 Lanarekin artzeko,airoski borrokan.

 Lorez inguratua, alde batetikan

 Bertzetikan choriak kantu errepikan.

 

 11

 

 Bere lanak bozturik baititu egiten

 Lurrak irauli eta arthoak eraiten,

 Ogiak ere hasi baitzazko burutzen,

 Phentzetako belharrak ederki luzatzen.

 

 12

 

 Zer loria arzainak ez du bedatsean.

 Bildotsak gizen eta ardiak asean.

 Mendirat buruz doha botzik maithatzean;

 Gainak oro belharrez bethe direnean.

 

 13

 

 Ederrener joareak emanik lephotik

 Kantuz bidean doha, mendirat gogotik

 Lehenikan zelhaian, mendian ondotik,

 Mozkina nasai heldu, zaiko bedatsetik.

 

 14

 

 Bozkarioz baititu, kantatzea kantuak,

 Ikhustean ardiak, ase hanpatuak.

 Egun guziez kasik hiru lau kaikuak,

 Hekietarik dauzka esnez gaindituak.

 

 15

 

 Bedatsean zaharra iduri gaztetzen;

 Bozkarioak baitu hala ernarazten.

 Bere gazte denboraz orduan orhoitzen

 Irri batekilan du bazterrer behatzen.

 

 16

 

 Urtheak bedatsea du gazte denbora;

 Usain gozo batekin, osoki ederra.

 Bertze denborak ere hainbat eder dira.

 Hekien aldean zu ederrago zira.

 

 17

 

 Eder et'aberatsa bat bertzearekin;

 Izaite on horiek biak elgarrekin

 Nihoiz ezin enhea bihotza zuekin

 Zeren duzun egiten handizki atsegin.

 

 18

 

 Zahar ala gazteak, sendoak eriak;

 Jende eta kabala, handi'ta ttipiak,

 Bai eta bereziki aireko choriak,

 Bedatsean baitaude bozkariatiak.

 

 19

 

 Bedats guziez kantuz artzen 'da kukua,

 Lorez eta hostoez da inguratua.

 Bedatsa urruntzean jartzen ichildua,

 Halaber dut ichiltzen nik ere kantua.

 

 20

 

 Aurthengotzat akhabo, zirela ikhusiz;

 Gogoa ilhunikan, orai baratzen niz.

 Ikusi gogo zaitut, nik oraino berriz

 Jainkoak uzten banau, bizirik: Halabiz.


inprimatu