inprimatu
Bedatsa edo primadera
Izenburua:
Bedatsa edo primadera
Sinadura:
Irigoin, Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoin, Petti

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
2

Bedatsa edo Primadera

 

Irigoin, Petti

 

 1

 

 Mend! bizkar bateko mendiska batean

 Auzo hurbilik gabe bizi naiz bakean

 Baratze eder bat dut athe aitzinean

 Landa, phentze, mahasti guziak menean

 Atsegin dut bedatsa etorri denean.

 

 2

 

 Anhitz ederrik dago mahasti maitea

 Loreak iraganik mulkhoez bethea

 Intzaur eta gerezi, mertchika gaztea

 Sagar, udare, piko denen ikhustea

 Atsegin da hoin ongi hazirik urthea

 

 3

 

 Etchola gibeleko phentze zorhitua

 Izarren iduriko lorez beztitua

 Usain gocho batekin nago zoratua

 Kalla erditik oihuz pozez gainditua

 Ikhusirik ogia laster burutua.

 

 4

 

 Paucha lili gorri ongi egilea

 Hartan da alhatzen maizenik erlea

 Phentzean hasi arte belhar epheilea

 Nekhatzaileak hori du laguntzailea

 Bere kabala maiteen gose khentzailea

 

 5

 

 Etcholako athetik so nago ardura

 Ene baratzeari oi! bainan gostura

 Ongi gochoki heldu eltzekari hura

 Urthe haste on baten badugu mentura

 Aurthen ere bedatsaz enaiz arrengura.

 

 6

 

 Bedatsak hasten dauku eguna luzatzen

 Ipharretik iguzki ederra itzultzen

 Errakatik igelak kantuz abiatzen

 Goiz-arats karrankatik ez dira ichiltzen

 Atseginekin nago horien aditzen.

 

 7

 

 Ur chirripa chohotik chocho arra khantuz

 Choriak itzalpetik atseginak hartuz

 Kafia egiteko takiak bilhatuz

 Sasi argal guziak bedatsak hostatuz

 Umeak hasten dituzte holache gordetuz.

 

 8

 

 Ez da ez etcholatik anhitz urrunago

 Kukua oihuz ari ongi pozez dago

 Biligarroak ere oro zoin gorago

 Argi urratze oroz zoraturik nago

 Ai bedatsa! Guzien Amatako bego.

 

 9

 

 Sahetsaren lorea jali bezen laster

 Indar bera ordutik emaiten du bester

 Gaztena zahar ala haitz landare gazter

 Oro hostatu dira bedatsari esker

 Zelhai mendi guziak orai dira eder.

 

 10

 

 Horma elhur borthitzak eginik neguan

 Auhenik baizik etzen gizonen ahuan

 Horra nun atsegina ororen buruan

 Bedatsa etorri den bai behar orduan

 Urthearen gakhoa hori da munduan.


inprimatu