inprimatu
Adixkidea zinela
Izenburua:
Adixkidea zinela
Sinadura:
Aire, Mixel (Xalbador [II])
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1946.zk.
Orrialdea:
3

Adixkidea zinela

 

Aire, Mixel (Xalbador [II])

 

 1

 

 Adixkidea zinela eman dautagu frangotan hitza

 Nik bainuen bai zure aldean aberatsagoen antza

 Gaur aberastu zira zuhaur ta orai zuk norat balantza

 Ez daukazu nai behatu ere nitan zuk zer konfidantza

 Nere laguntza nai zinueno zen zure adixkidantza

 

 2

 

 Nere aldea inguraturik zinion ginela anai

 Ni ere garai batez zurekin erabiltzen nintzan alai

 Aberastuta bertze alderat so egiten duzu orai

 Zu bezalako adixkideak bertzetan baditazke bai

 Bainan holako adixkiderk nik gehiago ez dut nai

 

 3

 

 Adixkidantza, zurean dut nik sinetsi ene kaltetan

 Adixkidea agertzen zinen ardura zure hitzetan

 Gaur dezakezu ta etsai zira agertzen zure obretan

 Nik adixkide aski badut ta nahiz biziko neketan

 Adiskideak maiteak dauzkat nihaur iduri pobretan


inprimatu