Urratsik urrats
Irigoien, Alfonso
Gogo gurea dago iratzarririk,
haizetara begira gose ta ernai,
izan garen segida izateko zai,
etorkizun sendoa erakarririk.
Europako herri hau ez dago lasai,
ez da nahi ulertu, atsegin ezta,
asaldaturik daude mutil da neska,
andar jotzea noizko galduko da, ai!
Zati bitan mozturik garratza kezka,
Frantziak du erdi bat, Espainiak beste,
egin artean libro zoririk ezta.
Guduaren errotan egun da aste
urratsik urrats goaz luze laburrez,
Euskal Herria beti daukagun gazte.