inprimatu
Aments ederra
Izenburua:
Aments ederra
Sinadura:
Irigaray, Rene
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigaray, Rene

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
434.zk.
Orrialdea:
4

Aments ederra

 

Irigaray, Rene

 

 1

 

 Soidadoak amentsa herriari buruz

 Gogoan dauka-eta ez dezake ikuz!

 Zuri pentsatu-eta, trichte egun oroz,

 Zurea nago bethi gogo eta bihotz.

 

 2

 

 Hortaz orai duela hamar ilabethe

 Armadarat jiteaz galdatu bainaute,

 Zonbait nigar baditut eginik nik ere:

 Killa urrun da eta ez jakin noiz arte.

 

 3

 

 Aitamak kitatzean oi neure nigarrak!

 Geroztik ttipi dire biziko plazerak!

 Baditut lagun onak, nagusi idorrak,

 Bihotz-min asko badu gu bezala denak.

 

 4

 

 Herrian utzi ditut nere lagun onak,

 Orai gehientsuak soldado direnak.

 Trichteziaz betherik oraiko egunak,

 Etcheari pentsatuz doatzi orenak.

 

 5

 

 Eskual-herria, hitaz duk ene amentsa,

 Gozoena haizela, aitamak utz-eta:

 Herrian utzi diat maite bat pullita

 Gau egun oroz hari nago pentsaketa.

 

 6

 

 Maitea, egon zaite en'aingeru ona:

 Zuretzat baitut bethi aments hoberena.

 Bi urthe huntan maite dutan izar ona

 Zu lagun gure beha dago, Jainko Jauna!

 

 7

 

 Hamar bat ilabethe Frantzian pasatu:

 Hortaz Jaunari daizkot eskerrak bihurtu!

 Geroztik asko gauza baitut irakurtu,

 Bizia zoin triste den ni ere ohartu.

 

 8

 

 Ene lagunak ere aipatu beharrez,

 Zonbait utzi baititut joaiten nigarrez,

 Elgar kusiren dugu egun eder batez,

 Killa jiten denean, kantuz bihotz onez...

 

 9

 

 Kantu trichte hau huntan dautzuet finitzen,

 Aments gocho batek bainaiz atheratzen:

 Ametsak zorionez bihotza bethetzen;

 Histen delarik aldiz gizona kiresten...

 

 10

 

 Aita-amen alderat noiz naiz itzuliko?

 Eskual-herri ederra noiz dut ikusiko?

 Eguna ethor bedi hemendik joaiteko

 Algeria egin-ta kilia izaiteko.


inprimatu