inprimatu
Xorteko lagunekin
Izenburua:
Xorteko lagunekin
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1806.zk.
Orrialdea:
5

Xorteko lagunekin

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Gan den urtean bete gintuen denek hiru hogoi urte

 Eta gauza bat gertatzen zauku, beti ezin egon gazte

 Bortz urtetarik elgarretarat biltzen ginen orai arte

 Urte guziez biltzen bagine hobe dugu noski xorte?

 

 2

 

 Gazte denboran ametsa frango maiz ginuen guk egiten

 Arros-to zalu, alegerarik saltoka ginen aritzen

 Beti xahartzen ari ginela ez ginuen guk sinesten

 Zaharragoek erranik ere ez zitzaikun iduritzen

 

 3

 

 Urte batzuek heldu zaizkigu behar bada arraroak

 Zalu kexatu eginen gaitu gu hotzak eta beroak

 Ez-ongi batzu bilduko dauzku bai gure gorputz flakoak

 Jainkoak ere errana dauku ez garela hemengoak

 

 4

 

 Jainko maileak orai artean ernan dauku osasuna

 Bakotxak gure tokian beti denek egin dugu lana

 Xahar bidean goatzilarik guk baginu zoriona

 Urte hainitzez hemen egon-ta joaiteko Jainkoa gana

 

 5

 

 Mila bederatzi ehun eta lauetan hogoi-la bortza

 Apiril hunen hoitazortzia egun goxo bat guretza

 Izan dezagun Senperen edo bertze nun nahi egoitza

 Senpertarrak du beti Senperen gogoa eta bihotza


inprimatu