inprimatu
Urruņar eta Senpertar, Montorin lanean
Izenburua:
Urruņar eta Senpertar, Montorin lanean
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
903.zk.
Orrialdea:
5

Urruņar eta Senpertar, Montorin lanean

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Hemeretzi mende-ta hir-hoitazazpian,

 Urruņar-ta Senpertar Montori herrian

 Andana bat izan ga egun bat lanean,

 Parte hartzeko heiek duten desmasian:

 Lur ikarak eman-tu aski trixtezian.

 

 2

 

 Aboztu arats hartan oi zer lur-ikara!

 Hainitz inharrosi du Eret-alde hura.

 Etxiak arraildu dire, erori lurrera;

 Bidexkaz sanjatu da surtsetako ura.

 Frango herritan bada gaitzeko malura.

 

 3

 

 Hask-iten haitu gare bidetan Montorin.

 Jendek dituzten kargak ez dire ez arin:

 Etxek antola behar, frangok berritz egin;

 Lan alde gaitza bada ur eta bidekin.

 Nahi badugu joan gogo onarekin.

 

 4

 

 Montoriko ertora, Apaul Jaun Apeza,

 Elizain bazterrean emaiten du meza.

 Uri-ta hotzarentza ttipi du geriza;

 Guait dago noiz dioten antola eliza.

 Merexi du dezaten gizonki zerbitza...

 

 5

 

 Mundura jinak gare zonbeit egunentza,

 Jasaiteko dugula gudu bat bortitza.

 Lurrean, izan gaiten onak elgarrentza;

 Elgar maita-ta lagun zabalduz bihotza,

 Nahi badugu izan zerua saritza.


inprimatu