inprimatu
Senperen
Izenburua:
Senperen
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1575.zk.
Orrialdea:
5

Senperen

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Herri bat maitagarria Lapurdin Senpere

 Jainkoaren graziaz naiz hor sortu ni ere

 Pertsulariak baziren, oraino zonbait bagare

 Kantatzeko duguno balore.

 

 2

 

 Senperek xahar-ta haundi du ixtorioa

 Gure jauregiko jaunen minixterioa

 Erreboluzioneko nausien mixterioa

 Baldarnapez-en gobernioa.

 

 3

 

 Senpertar ttikia ongi egon da esklabo

 Norbait haundi izaiten zen denen manatzeko

 Jendek guti jakinago, nausientzat hobeago

 Mende hori naski da akabo.

 

 4

 

 Auzi-ta jauzika zuten egin urmaela

 Lur frango saltzen zutela urririk bezala

 Arrotza frango sartu zen denek laketzen zutela

 Lazten zaiku zainetan odola.

 

 5

 

 Gaur, deus lanbide herrian ezin da eskura.

 Gaztek nai dute herrian zerbait lan mentura

 Bai, orduan lezakete egin gauze bat segura

 Sort-herrian bizia burura...


inprimatu