inprimatu
Senpereko karrikan
Izenburua:
Senpereko karrikan
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1254.zk.
Orrialdea:
5

Senpereko karrikan

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Senpereko karrikan aberastasunak

 Bai gure arbasoek utzi dauzkutenak

 Erdi-Erdian dire etxe pullitenak

 Gizonek gosturekin artatzen tuztenak.

 

 2

 

 Jaun Erretor-enean egin dire lanak

 Etxe xaharra berri azpi eta gainak

 Ofizialek tuzte frogak hor emanak

 Segur hartze dituzte denen goresmenak.

 

 3

 

 Orai da akabantza obra horientza

 Bazuten egiteko !an handi bortitza

 Beti lanean zuzten gogo-ta bihotza

 Behar baitzen egoitza jeun Ertorarentza.

 

 4

 

 Etxe bat egin dute eder-ta panpina

 Aintzin-paretan badu zerbeit eskas dena

 Beti bazen xilo bat norbeitek egina

 Hortik guri zagola so Ama Birjina.

 

 5

 

 Mundu huntan ez da deus betikotz eginik

 Zerbeit hautsia bada galdegin lehenik

 Ezin ditaken izan ez horren ordanik

 Xiloa tapatzeko ez zen arrazoinik.

 

 6

 

 Euskal-Herrian gare ohartzen ardura

 Herrietan bi etxe seinalekin dira

 Herriko-Etxean da Frantses bandera

 Erretor etxeetan Sainduen itxura.


inprimatu