inprimatu
Senpereko eskolan: Senpere 1933
Izenburua:
Senpereko eskolan: Senpere 1933
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1978.zk.
Orrialdea:
3

Senpereko eskolan: Senpere

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Ibili gare eskolan

 Saint-Bois-ta Donetxekilan

 Ginauzkatela ikaran

 Trebe etxeko mintzairan

 Gu ezin heziz erdaran

 Segur bazuten aski lan.

 

 2

 

 Ginituzten erakutsi

 Nola irakur, idatzi

 Frantses hizkuntzaz, zenbaki

 Ixtorio, geografi

 Haurrean dena ikasi

 Nihoiz ezin da ahantzi.

 

 3

 

 Erdaraz behar mintzatu

 Euskara baitzen debeku

 Ziri bat zuten moldatu

 Eta "l'anti-basque" deitu

 Horrekin eskolan sartu

 Galtzen ziren zonbeit pontu.

 

 4

 

 Aritzen ginen josteta

 Zer sasoin zen, bazen hauta

 Lasterka, gerlan, attenka

 Kaņikak eta pilota

 Egun butez zen pullita

 Saint-Bois-ta Donetx jauzika.

 

 5

 

 Sariak ziren denentzat

 Ikasle on-ta txarrentzat

 Medail, saindu-ta billetak

 Besta-Berri-ta urtatsak

 Ortzegun eta bakantzak

 Ta udan errekonpentsak.

 

 6

 

 Jaun-ertora billetekin

 Hilabetero zaukun jin

 Denek billet banarekin

 Han behar ginuen jakin

 Gure itzal, dohainekin

 Nork zertsu lan men egin.

 

 7

 

 Gaur berroit-hamabortz urte

 Ginen haurtxo lerden, gazte

 Denak lagun, elgar maite

 Argazkian hortxet tente

 Nor eta zoin garen ote?

 Orroitzen da Ixtilarte.


inprimatu