"Radio" hortaz
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Berri hedatzen hartzen den tresna
deithu zaukuten: ĞRadioğ.
Guk, zer ez dugu zalhu jakiten,
bai hori dela medio!
Askotan lagun hoberena da.
izaitea du balio.
Edozoin orduz berri on-ta txar,
soinu-ta kantu dario.
Nungo nahiko mintzairan bardin
hartaz mintzatzen bazaio.
2
Entzuten dugu eskuaraz ere
pixka bat uda partean.
Nork dio asma zer goxo duen
emaiten gure etxean?
Meza, prediku-ta hainitz argi
xahar-gaztek entzutean.
Bai horren behar haundia bada
gu eskualdunen artean.
Plazer ginuke segi baleza
abiatu den bidean.
3
Eskuaraz ginen mintzatzen hasi
gure amaren altzoan.
Han amultsuki dugu ikasi
konfientzia osoan.
Gure haurreri, dugun erakuts,
atxik araziz gogoan.
Erdara jakin behar da bainan
mintza eskuaraz gostuan.
Gure'arbasoen mintzair'ederra
ez dadien gal geroan.
4
Tresna hortako nausi buruak,
indaguzue fagore:
Dugun aintzinat eskuaraz entzun,
ez zaizte izan herabe.
Eskualdunaren izpiritua
barraiatzen da hoi gabe.
Jaun goretsgarri zombaiten lanak
izan behar du ondore:
Bethi eskualdun zintzo-ta leial
egon gaiten gu, gero-re...