inprimatu
Pottokak eskapatu
Izenburua:
Pottokak eskapatu
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
339.zk.
Orrialdea:
2

Pottokak eskapatu

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Iragan Hazilean landan hari nintzen;

 Arthoak bildu eta zangoen pikatzen.

 Bi kuiatto charmantak nintzen baztetzen;

 Jaunchkila chapeldun bat zelarik pasatzen.

 

 2

 

 Jaun hura hasi zautan erdaraz mintzatzen;

 Agur-ta komplimendu zautala hurbiltzen.

 Kuiatto eder hetaz arras gustatu zen.

 Zer ziren arraro hek baitzautan galdatzen,

 

 3

 

 Maltzurki erran nion: «mando arroltzeak,

 Hoitarik sortzen dire pottoka gazteak;

 Zaudezte berroi egun chitan jaun-andreak,

 Sei mila liberetan ditazke zureak.»

 

 4

 

 Gaura arraro hetaz arras choratu-ta,

 Kuchean emun zautan galdegin muntanta.

 Bere kuiattoekin jaun horren kontenta.

 Agurtu nuen bainan ez kenduz boneta!

 

 5

 

 Atsegin hartu ziren heltzen etchera.

 Nekatuchea baitzen juan zen ohera.

 Atchiki zuzten chitan nik erran dembora.

 Halere ez zaioten pottokik athera...

 

 6

 

 Kolokak zitazkela oi helen kolera!

 Hor botatzen dituzte harroka behera.

 Bi herbi haundi ziren sasitik athera.

 «Hara gure pottokak juan dire han hara!»

 

 7

 

 Jauna eta andrea itzul eta bira

 Hantchet gelditu ziren elgarri begira.

 Ziotelarik: «hemen egon behar gira,

 Gure pottokak hunat itzultzen badira.»

 

 8

 

 Demboraren buruan juan ziren etchera.

 Gomidatu ninduten; «zato afaltzera».

 Juan nintzen heien penan ha nparte hartzera

 Neure gisan naukala bihotza minbera.

 

 9

 

 Nahi nion itzuli sosa gibelera;

 Jauna egin tratuaz kontent zen sobera.

 Neure sosa sakelan jin nintzen gibela

 Erranez gau on eta kontsola zitela.

 

 10

 

 Hiritarren bizia ez da hain agrados.

 Gure gauza picharrez maiz dira hek jelos.

 Kuiatto hek bezala baletzaie eros,

 Laborari guziak zoin gintazken uros!...


inprimatu