inprimatu
Neskatchez zerbait bat
Izenburua:
Neskatchez zerbait bat
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
440.zk.
Orrialdea:
4

Neskatchez zerbeit bat

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Aire chahar batean zombeit bertsu berri,

 Egun nik Semperetik nahi-tut ezarri.

 Neskatcha frango zauzkit erranez ethorri:

 «Pampilli-ren bertsuak, tugu irakurri;

 Gure aphain moldeak zaizko irringarri.»

 

 2

 

 «Oi neskatcha maiteak, deskantsa zaitezte;

 Pampilli Sempertarra ez da muthil gazte.

 Baionan bizi dela badu hainitz urthe;

 Han ikusi dituzke zombeit neska traste.

 Denak eman zaituzte heiekin nahaste.»

 

 3

 

 Orai bortchatua da neskatcha juaiterat

 Soldat irabazteko hiri hoietarat.

 Han modan aphaintzen da, oi bere gosturat!

 Zuzen da ager dadin plantan neskatcha bat,

 Senhar-gai bat dakion ethor galdatzerat...

 

 4

 

 Zombeiten takoin hertchi eta tinteriak.

 Ez detzazke goretsi ez bertsulariak.

 Gutti izaiten dire enuchentegiak.

 Baitakite hautatzen, hartzen negurriak;

 Gure neskatchak dire estimagarriak.

 

 5

 

 Urruneko hirian ikusi dudana:

 Eskuaraz aise mintzo neska eskualduna.

 Hemengoen minizatra da erdi ilhuna;

 Bethi dute mihian hizkuntz erdalduna.

 Eskuara baserrian ez doha ainizina!

 

 6

 

 Pampilli-ta nik ere baditugu tatchak.

 Denak kentzen balauzku Jaunaren Bildotchak!

 Biziko lagun bana badugu bakotchak;

 Orhoit gaiten hek ere zirela neskatchak.

 Denentzat othe ziren: perfet-ta artechak.

 

 7

 

 Azken hitza zueri, mutiko maiteak.

 Ez debaldetan pasa gazteko urtheak.

 Egin zatzue ongi zuen hautatzeak.

 Ez sobra uzkur egon, iduri trasteak.

 Hauta zuen andreak: prestu-ta gazteak!...


inprimatu