inprimatu
Misionea Semperen
Izenburua:
Misionea Semperen
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
503.zk.
Orrialdea:
3

Misionea Semperen

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 Hemereizi mende-ta hiru-tan hogoian.

 ni bertsu kantatzerat orai naiz abian.

 Misionia dugu izan (1) Sempere herrian;

 Elorri segitu gare khar hein bat haundian.

 

 2

 

 Hazparnetik jin zauzku hiru predikari.

 Ez dakit zain zen nausi batto bertzeari.

 Garat Jaun Kalonjea hoitan buruzagi;

 Eman du erakasperi eta hainitz argi.

 

 3

 

 Predikari ederra: Aita Urrutia.

 Bada talendu eta ez da beldurtia.

 Erran du: ĞDugun atxik ariman grazia;

 Guziz zoriontsua den Jainkozko biziağ.

 

 4

 

 Aita Suhit entzuten loriatu gara.

 Inharrosten zituen gain eta bebere.

 Erran du: ĞMaita zagun lagun hori ere;

 Jainkoak egin gaitu elgarren haurrideğ.

 

 5

 

 Flako baigare eta lazo ere aski,

 Behar dugu xede bat hartu-ta atxiki.

 Egimbide bat bethe: mezari jarraiki

 Igandea dezagun begira debotki.

 

 6

 

 Jainkoa ibili da gure inguruan,

 Nahiz eta lagundu gu salbamenduan.

 Umiliatu gaiten gu hemen munduan.

 Dohatsu izaiteko hil eta zeruan...


inprimatu