inprimatu
Matxin zenaz
Izenburua:
Matxin zenaz
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1858.zk.
Orrialdea:
5

Matxin zenaz

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Bihotzez agur jaun ta andreak, deneri ongi etorri

 Atxikimendu ta estimuak zaituzte hunat ekarri

 Egun Senperen gertatzen zaiku zerbait dena aipagarri

 Omenaldi bat ospatzen dugu denak juntatuz elgarri.

 

 2

 

 Entzun ditake bardin erraiten: «bertsularitza da fini»

 Norbaiten lanak eman du hatsa gaurko egun eder huni

 Kultur etxeak ta bi elkartek nahi diogu eskaini

 Omenaldi bat paregabea herritar seme Matximi.

 

 3

 

 Matxin sortzean aitamek zuten deitu Mattin Irabola

 Oren bat ere ez du iragan horrek zapatzen eskola

 Gogoan ongi hartzen zituen prediku ta epixtola

 Pertsutan zuen arrazoinatzen eskoladunek bezala.

 

 4

 

 Hameka urte egin beharrak nintuen Matxin juaitean

 Bai orroitzen naiz pertsutan ari entzunik gure etxean

 Bertzaldi batez entzun ginuen Ganixekin Ehaltzean

 Irri karkailaz lehertzen ginen hoik pertsua finitzean.

 

 5

 

 Matxinek zuen Jainkoa ganik dohain talendu haundia

 Bertsu kantatzen baliatu du kurrituz Euskal Herria

 Boza bat zuen mena eta beti arrazoin garbia

 Senperek galdu bertsularia haundi ta goresgarria.

 

 6

 

 Berroitameka une baditu galtzen ginuela Matxin

 Min gaixto batek ereman zuen zilo bat zuela egin

 Lur huntan Matxin dohatsu bat zen Jaunak hartu du berekin

 Haren lorian kantuz hartzeko zeruan aingeruekin.


inprimatu