inprimatu
Mattin eta Chalbadorri
Izenburua:
Mattin eta Chalbadorri
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
292.zk.
Orrialdea:
4

Mattin eta Chalbadorri

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Adichkide pertsulari hoberen eta maiteak.

 Neure bihotza deskantsatzen du pertsu batzu kantatzeak

 Eta ere gehiago zuen zombeit leitzeak.

 

 2

 

 Pertsulari hoberenak, zuek: Mattin-ta Chalbador.

 Nork ez zaituzte kantuz aditu, noizpeit, han, hemen edo

 [hor?

 Hunaindi huntan ez baita zuer nausi denik nihor.

 

 3

 

 Ai, zer loria ni ere pertsulari sortu banintz!

 Behar dudala kantuz ikasi, bai deliberatua niz.

 Zuen argi zonbeitekin, treba bainitake hainitz.

 

 4

 

 Iragaon zaukun urthean, gure kazeta maitean.

 Koblari asko egotu dire Mattinen pertsu guaitean.

 Segur naiz hasiko dela Bazko hoiek pasatzean.

 

 5

 

 Mattinek nahiko dauku gazteri eman kontseilu.

 Ez dakienak norbeiten ganik, jakin nahi izaiten du.

 Denen gostua dezake egin kantatuz bi pertsu.

 

 6

 

 Pertsulari gehienak, bizi gare laborari.

 Sasoinak egin dauzkun malhurrak, oi zoin diren izigarri!

 Nihor othe da gu bezen, trichtezian denik jarri?...

 

 7

 

 Huntan akabo dut neure egungo kanta aldia.

 Behar litake ongi sustatu, gazte den pertsularia.

 Kantatuz ohora dezan: Aberri Eskual-Herria!...


inprimatu