inprimatu
Klasa 57a Senperen
Izenburua:
Klasa 57a Senperen
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1934.zk.
Orrialdea:
4

Klasa 57a Senperen

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Urriak hamazazpi, larunbata aurten

 Klasa elgarretara egun gare biltzen

 Berroita hamar urte ditugu egiten

 Xorte Senperekoak, alegera gaiten.

 

 2

 

 Lagunak elgarrekin gare solastatu

 Bai egun hau nolatsu zitaken prestatu

 Gero lagun guziak tugu gomitatu

 Denek iragaiteko oren goxo batzu.

 

 3

 

 Gure lehen urratsa, aratseko meza

 Han otoitz egin dugu denek elgarrentza

 Orroitzapen izanez galdu lagunentza

 Eta ezin etorriz egon direnentza.

 

 4

 

 Gerlan ibili gare, hantxet Algerian

 Beti harmak eskuan etsaien erdian

 Gure jeneral de Gaulle nausi zen Frantzian

 Bakea egin zuen beren gain utzian.

 

 5

 

 Gure lagun bat, Marxel, bizi da Ziburun

 Paxkal eta Kapotte dabiltza Angelun

 Pantxo, Auxtin, Dan Batit omorean egun

 Kantuz hoien parerik ba ote da nihun?

 

 6

 

 Senpererat bideak goiti-ta beheiti

 Gogotik itzultzen da sort-herrirat beti

 Bada atxikimendu guti edo aski

 Xorteko lagunentzat, bai, partikulazki.

 

 7

 

 Denak elgarrekilan goxotasun huni

 Oren goxo hauk daizke zaluegi fini

 Bihotzak alegera, kantua komeni

 Dugun galda kantu bat Kapotte Anttoni.

 Aurten 50 urte dituzten senpertarrentzat.


inprimatu