inprimatu
Ihizi solas
Izenburua:
Ihizi solas
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1421.zk.
Orrialdea:
5

Ihizi solas

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Gure Jainkoak ezarri

 Euskal-herrian Lapurdi

 Jende-ta ihizi toki.

 Loriatuak egoki dire segur hainitz ihiztari.

 Beha idekitzeari

 Atxemateko ihizi

 Aurten baitago zernahi.

 

 2

 

 Aurten badago ihizi

 Baserritarrak badaki

 Hazten baititu uruski.

 Xoko guzitan bada milaka: xoxo, artxipote, xori.

 Bada lapin eta erbi.

 Ihiztatzerat etorri

 Senperen bade ihaurri.

 

 3

 

 Bai Senperen oihanak

 Aspaldi baditu famak

 Ihiziko toki onak.

 Atxemateko: ttorttoil, basoilar, pekada eta fezanak

 Hor ihizin dabilanak

 zen detzazke orenak

 Deusik ezin atxemanak.

 

 4

 

 Hartzen-tuztela bakantzak

 Laxatzen-tuzte ahuntzak

 Hazi detzan laborantzak.

 Landa, baratze, mahastietan eiten-tuzte makur gaitzak

 Baituztela segurantzak

 Makurdunen esperantzak

 Ez ditu ontzen agintzak.

 

 5

 

 Ihiztariak gogoa

 Dauka paregabekoa

 Atxeman nahiz usoa.

 Goizean goizik, denak ahantziz tantaia goiti badoa

 Pasatuz egun osoa

 Delarik aize gaixtoa

 Deus gabe etxerat doa.


inprimatu