inprimatu
Ibarrunen
Izenburua:
Ibarrunen
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1074.zk.
Orrialdea:
5

Ibarrunen

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Jaunak egin ninduen koplari eskualdun

 Kanta detzadan zonbeit bertsu berri egun.

 Aipagarri da neure sor leku: Ibarrun.

 Bertze bat holakoa ba ote da nihun?

 

 2

 

 Gure Iberrun xoko hoin, maitagarria

 Arrotz holentzet ere zoin gustagarria.

 Lehenego Ibarrun omen zen herria

 Gero in zen Senpere haundi-ta berria.

 

 3

 

 Ibarrunen ferderik patar ta zelaiak

 Edertzen-tu: Urzurik ta bide haundiak.

 Inguruan hor dire larre ta mendiak

 Denen beharretan ga gu leborariak!

 

 4

 

 Betitik izan dire Iberrundar onak.

 Guziz plazetan norbeit agertu direnek.

 Oi zer pilotariak sema Audet-enak.

 Ta ondoreak utzi tu Tteofil zenak.

 

 5

 

 Egin beharra dute arrain haztegia.

 Hartako dautet kendu neri larrekia.

 Deus gabe galditzen da jende onegia;

 Nik hortik baher nuen bortz haurren ogia.

 

 6

 

 Ibarrun gainien dugun biderri aderrak.

 Ongi loturik dauzka gainez bi bazterrak.

 Langillen beira dautzi egur ta laharrak.

 Ezin pasatuz dire gelditzen bakarrak.

 

 7

 

 Jaunak egin ninduen koplari eskualdun

 Kanta detzadan zonbeit bertsu berri egun.

 Alpagerri de neure sorleku Iberrun.

 Bertze bat holakoa ba ote de nihun?


inprimatu