Herriko bozak
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Primadera bade lore,
Neure sort-herri Senpere
Behera jautsia zare.
Buruzagien hautatzea maltsoki gan da halere.
Jaun-ta andreak badire,
Laborari guti dire,
Guziak sartu balire! railara (bis)
2
Lehen ziren bederatzi,
Ofizioz laborari,
Fidel karrikatarreri.
Ehun ektara saldu zituzten miliun txar baten sari
Denbora gan-ta etorri,
Zer abantail du ekarri
Oi gure laborantzari?
3
Laborari hoien obrak
Nausien xede maltzurrak
Nahasi ditu bazterrak.
Utzi dituzte guri kentzerat izenetik larre lurrak.
Diktaturako beldurrak
Egiten ditu uzkurrak.
Nork orai xuxen makurrak?
4
Kontseilariak behar du:
Hainitz zerbitzu bihurtu,
Bertzentzat lanean haitu.
Batzuk saritzat biltzen zituzten asko ektara eremu,
Berdin material tornu;
Gehixago-re baginu.
Ez egin sobera pleinu.
5
Igandian zer gertatu den.
Bilkurarat ezin jin zen
Laborari bat hain xuxen.
Bere ordaintzat karrikatar bat horrék hautatua zuen.
Bai errex da konprenitzen
Zertako hemen Senperen
Ez dugun elgar aditzen.