Heletan
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Kantuz naiz abian
Bihotza lorian.
Aski trixtezian
Nintzen aspaldian.
Heleta herrian
Euskal-Biltzarrean
Aurkitu naiz ni han.
Jaun kalonjea zen
Ohore haundian.
2
Jaun Kalonje hori:
Etienne Sallaberri
Erakasle haundi
Euskaldun semeri.
Idazle de jarri,
Laguntza ekarri
Dauku «Herria»-ri
Eskerrak Jaunari.
Goresmenak zuri,
Luzaz zaite bizi.
3
Eliza mukurru
Jaun-ertora buru
Apez andanak du
Han meza kantatu.
Jaun Kalonjeak dauku
Ozen predikatu
Mende erdi bat du
Hoi dela apeztu
Hor eskerrak ditu
Deneri bihurtu.
4
Meza finitzean
Ginen gaztetxean
Euskal-Biltzarrean
Han omenaldian.
Jaun hoi goretslan
Nork bere aldian
Erran du argian
Euskara garbian
Sallaberri nor den
Bai, Euskal-Herrian.
5
Euskaldunen pena
Gure gazten lana
Galdatzen dutena
Ttipituz doana
Bada asko griña
Gure eskolena
Mintzaira hunena
Doanetz aintzina
Protximo laguna
Jan gabe dagona.
6
Lan ainitz egin-ta
Egun hoi jarri-ta
Goresmen Heleta
Ta Euskal-Biltzarra.
Euskaldun bakarra
Bagine suharra
Jali laike karra
Bero-ta azkarra
Euskaldun indarra.
Bai gore Euskara!...
|