Han, Urepelen
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Bertsu batzuek kantatzen ditut, bi begietan nigarra
Han Urepelen iragan eta aratsalde bat ederra
Oral urtea zerurat Joan zen Xalbador Urepeltjarra
Aingeruekin kantuz artzerat gure euskaldun izarra.
2
Goizean meza eder omen zen, otoitz, prediku-ta pertsu
Denek kartsuki Jainkoa dute Xalbadorrentzat otoiztu
Euskalzaleek haren hobian harri bat dute pausatu
Olerkari bat horrelakoak orroit-harri bat behar du.
3
Lurden bezala jendea bazen sorro-ta kantoin guzitan
Aroa ere eder zen eta ari ziren bazkaritan
Anaitasun bat hor senditu dut eta nago gogoetan
Gore euskara biziko dela bederen baserri hautan.
4
Aratsaldean jendez bete zen pilota plaza guzia
Pertsulariak zortzi baziren, Itzaina zen gidaria
Andre auzapez maitagarriak egin zuen mintzaldia
Pena galdurik bere herritar gure Xalbador haundia.
5
Oi zer pertsuak eman zituzten [chenil< han Xalbadorrez
Bihotza zuten denek betea solas serios sarkorrez
Aditzaleak ixi ginauden, ari zenbaitzu nigarrez
Artetan aldiz Mattinekin ta han lehertzen ginen parrez.
6
Sariketa bat egina zuen aurten,«Zeruko Argiak»
Han Urepelen eman zituzten nor-nori beren sariak
Lehen hiruak hego-aldeko pertsulari gizonkiak
Ipar-aldetik ltxaro Borda neskatxa pertsulariak.
7
Gure Xalbador pertsularia, gizon bihotz haundikoa
Bal horrek utzi etsenplua da izan paregabekoa
Bere pertsuez ixkribatu du jaz «Odolaren Mintzoa»
Oi zonbat argi eskutan dugun, milesker gure Jainkoa.