Gure jaun erretorea
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Gazte izaki etaa bihotz-alegera
Bortz, sei bertsu berriren noha kantatzera.
Aurthen hoitabortz urthe jin zen Semperera;
Gure Jaun Erretora: Ellande Borotra.
2
Aurthen hoitabortz urthe, bainintzen ni haurra,
Ez dut ikusi sartzen gure Jaun Ertora,
Jin zaukun Artzain on bat, sortzez Arbonarra,
Aphez bat da errotik, kartsu-ta suharra.
3
Gure Erretorgoko badu bai talendu;
Girichtino eskolez hainitz achola du,
Gazteentzat etche bat chutik du altchatu,
Bikario etchera ere egina du.
4
Ardura ikusten da, Sempere herrian,
Zeremoni-ederra besta bat denian;
Klika-ta kantariak aldar-aintzinian,
Gu othoitzean, kantuz gocho bihotzian...
5
Hogoi eta bortz urthez egin dauku ongi,
Emaiten daukularik kontseilu ta argi.
Horra erakaspenak, detzagun guk segi;
Jainkoak eman dauku guzien gidari!
6
Jaun Erretor maitea, zutaz kontent gare.
Agian gu-tartean zu luzeko zare.
Gure Erretor bertze hogoi-ta bortz urthe
Egon zaiten, egin dut Jainkoari galde.
7
Gure azken orena ethortzen denean,
Agian hilen gare Jesus bihotzean;
Orduan sar gitazke gu batasunean;
Jainkoa laudatzeko han zeru gainean!