inprimatu
Gure jaun erretor Borotra
Izenburua:
Gure jaun erretor Borotra
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2007.zk.
Orrialdea:
7

Gure jaun erretor Borotra

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun-ta laroi bederatzi

 Jaun erretor Borotrak denak gaitu utzi

 Hirogoi une hurbil Senperen da bizi

 Arima saindu hori dugun ez ahantzi.

 

 2

 

 Mundurat etorri zen Arbona herrian

 Aita-ama langile batzuen artean

 Jaunaren deia zuen goiz entzun haurrean

 Apezteko sartu zen eskola batean.

 

 3

 

 Hogoi urte zituen, hor hasi zen gerla

 Lau urtez egin zuen lagunek bezala

 Egun guziz hainitzek ixuriz odola

 Jaunak beiratu zuen: apez behar zela.

 

 4

 

 Eskolak finitu-ta harturik ordena

 Donibane Garazin bikari egona

 Zeruratzean Barbier jaun erretor zena

 Jaun Borotra zaukuten hautatu ordaina.

 

 5

 

 Hemeretzi ehun-ta hogoi-ta hamekan

 Xuxen abendoaren hogoi igandean

 Senperen egun haundi, eder bat zen izan

 Arnaud Borotra jarriz erretor elizan.

 

 6

 

 Sartu zen erretor bat zintzo-ta hazkarra

 Ezin negurtua zen horrek zuen karra

 Predikari haundia, kantari ederra

 Otoitz egile suhar, berdin kofesorra.

 

 7

 

 Arimen gidatzaile emanez argia

 Zalu maitatu zuen bere parropia

 Amodio, bertute, doi bat larderia

 Lan hainitz egiteko izan du grazia.

 

 8

 

 Izan du buru hauste eskola hoiekin

 Xaharrak atxik eta berri zonbait egin

 Ospakizun ederrak kantaritaldekin

 Klika zoin maite zuen denek dute jakin.

 

 9

 

 Berrogoi-ta bat urtez egonik erretor

 Jaun apezpikuk dio: "Zu, pausurat etor!"

 Karguaren uztera doi bat zagon gogor

 Hamazazpi urtez da gurekin egon hor.

 

 10

 

 Ehorzketa ederrak zaizkio eginak

 Aurkituz herritar-ta adixkide denak

 Horren arima onhar beza Jainko Jaunak

 Eta nasai sortaraz holako artzainak.


inprimatu