Gure jaun bikarioa
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Gure jaun bikario: Josep Mendiburu
Buruzagiek graduz dute aintzinatu
Zuraiderat erretor dute izendatu,
Goresmen bizienak gu ganik hartze-tu.
2
Lekornen sortua da baserri batean
Ait-ama laborari batzuen artean
Girixtinoki zuten altxatu haurrean
Hola zuen senditu deia bihotzean.
3
Jaun Goikoaren deia senditu ondoan
ikasten egotu da semenarioan
Bere konfientzia eman-ta Jainkoan
Arimen salbatzea baitzuen gogoan.
4
Gu ganat etortzean ginuen pentsatu
Hiruzpalau urtentzat zitzaukula heldu
Jada hameka urte gurekin dela du
Otoitz-ta lan eginez Senperen laketu.
5
Urguilurik ez du-ta, arraia apeza
Jaunak ez inik ere bi metrako peza
Jarri-ta ikustea ez da lan errexa
Denetan seinale da aldiz horren boza.
6
Hameka urte baita Senperen egotu.
Ezin zuten gu ganik sobera urruridu
Lekorne-ta Senpere hurbil izanen-tu.
Joaiteko egiterat otoitz eta kantu.
7
Mendiburu joaiki-ta ordain Maurice Arretz
Aorten egina dena Larzabalen apez
Gurekin zen diakre jadanik bi urtez
Lagunduz gure artzain Jan Battitt Arbeletx.