inprimatu
Herria askatu
Izenburua:
Herria askatu
Sinadura:
Aire, Henriette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Henriette

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1597.zk.
Orrialdea:
5

Herria askatu

 

Aire, Henriette

 

 1

 

 Herria, herri maitea

 - Nahi zintuzket askatu

 Haizeak oihua darama

 Behar zaitut askatu.

 

 2

 

 Bainan nola ditzazket

 Moztu zure kateak

 Ni loturik nagoenean

 Preso gizartean

 Lasaitasun faltsu batean

 Kate astun batzuez

 Loturik nagoenean

 Preso gizartean.

 

 3

 

 Itxuraz aberats diren

 Aisegin arin batzuek

 Nere izaitea dute

 Alaitzen axalean

 Bainan nere gorputza

 Bere sakontasunean

 Korropilaturik dago

 Itoa gizartean.

 

 4

 

 Kateak moztuko ditut

 Eta sendiluko gorputzean

 Nere bizia bizi

 Bere osotasunean

 Barreatuz inguruan

 Itsasoak bezalatsu

 Uhainak fresko eta

 Denentzat perekatsu.

 

 5

 

 Ahalgeak ta beldurrak

 Gezurrak ta ikustateak

 Sendotzen duten maxkorra

 Porroskatuko dut

 Agertuko azkenean

 Hcdatuz zure gainean

 Gorderik dauzkadan

 Lore ezagun gabeak.

 

 6

 

 Alegiazko alaitasuna

 Alegiazko berotasuna

 Alegiazko

 Bizi atseginaren sareak

 Urratuko ditut

 Nere nortasuna utziko dut

 Jarraitzen here bidean

 Xoriño bat bezala

 Doalarik airean.

 

 7

 

 Eta orduan, orduan bai

 Askatuko zaitut

 Haizeak oihua darama

 Askatu behar zaitut!


inprimatu