inprimatu
Gora pilota eta Laduche plekaria
Izenburua:
Gora pilota eta Laduche plekaria
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
467.zk.
Orrialdea:
4

Gora pilota eta Laduche plekaria

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Gure Pilota, joko ederraz

 noha kantatzen hastera.

 Nark daki chuchen, gure arthera

 nork othe zuen athera?

 Joko guzitan chaharrena da,

 dugun bihoizez ohora:

 Pilotariak zainetan baitu

 hazkar Eskualdun odola...

 

 2

 

 Bai lakhet zauku maiz ikustea

 gazteak hari pilotan.

 Badute indar, zalutasuna;

 

 bezti soineko churitan.

 Lorian gaude, zombat plekari

 dugun oraiko gaztetan.

 Pilotariak izan ditazke

 nasai ondoko urthetan...

 

 3

 

 Dohain haundiko pilotaria

 Azkainen: Laduche Josepe.

 Plaza libroan nola Trinketan

 da pilotaren errege.

 Badu talendu miresgarri bat,

 zer eiten ahal ez luke?

 Eskualdun orok gaur zor diogu

 bai agur eta ohore...

 

 4

 

 Laduchek ditu hartze ohore

 baita eta ere goresmen.

 Achola baitu gazteak pleka

 harituz treba ditezen.

 Trinket berri bat orai egin du

 herri erdian Azkainen.

 Gazten parthetik, arrakasta bat

 gaitza segur du izanen.

 

 5

 

 Ez du irrisku galtzerat dohan

 Azkain herrian Pilota.

 Zombait plazaren ondotik horra

 chutik: Ramuntcho Trinketa.

 Laduchez kampo, pilotaria

 dotzenatsu bat hor baita.

 

 Trinketik gabe, horiek denak

 plaza librotan nun josta?

 

 6

 

 Aiphagarri da bertzen arthetik,

 Laphurdin Azkain chokoa.

 Beherean du: Urchuri eta

 gainean: Larrun kaskoa.

 Plekari hoien sort herria da:

 parabisu bat gochoa.

 Pena litake hor ezin balitz

 kausi zorion osoa...

 


inprimatu