inprimatu
Euskaldunak, atzar gaiten!...
Izenburua:
Euskaldunak, atzar gaiten!...
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1380.zk.
Orrialdea:
5

Euskaldunak, atzar gaiten!...

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Jaunaren graziaz naiz bertsularia.

 Kantatzeko goretsïz gure-aberria:

 Euskal-herria.

 Bainan horren gainetik dugu: Frantzia,

 Herri nausia.

 Aise gobernatzeko aski haundia (bis).

 

 2

 

 Aspaldian Frantzia da Republika.

 Gauzak diren bezala nola esplika?

 Bai politika.

 Eskuin eta ezkerra maiz ausikika,

 Kopetaduna nausi, txarrenak peka (bis).

 

 3

 

 Republikan behar da maiz eman boza

 Hautatuz nor nahi den: lendakaritza,

 Deputatutza, 

 Kontseilari jeneral, kontseilaritza,

 Buruzagitza,

 Nausitzen dena barne epe batentza (bis).

 

 4

 

 Dirua behar eta bardin bardina

 Bozaren galdez heldu zauzku gu gana:

 «Ni naiz gizona.»

 Jakin solas lagunez nola engana

 Jin da kanpaña

 Batzueri eskeiniz nasai xanpaña (bis).

 

 5

 

 Gertatzen da kentzea gizon zuzena.

 Norbaitek izaiten du ezin jasana

 Bertzek egina.

 Ordaintzat emaiteko arrotza dena

 Ez euskalduna.

 Harek bere gisan du egiten lana (bis).

 

 6

 

 Batzuk kargua dute aise betetzen.

 Igandetan artzainak zuen erraiten

 Zer in behar zen.

 Molde hortan ixtant bat da elgar aitzen

 Ohore bat zen.

 Ondorioak gero dire agertzen (bis).

 

 7

 

 Euskaldunak, gauden gu ta altzarria.

 Tenore lazgarria da etorria.

 Euskal-Herria.

 Arrotzen eskuetan dago jarria

 Aintxu erdia.

 Dugun guhaurek gida gure herria!... (bis).


inprimatu