Bidarte
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Ttipitik joaitzen ginen beti Bidartera
Ama Birjinak baitu han ere kapera.
Maiatz guziz ehunka harat biltzen gira:
Uroneko Amari otoitz agitera.
2
Gara-ta Uhabi-ko xokoan kapera,
Handik bi aldetarik zoaz Bidartera.
Sorro, landa, baratze, lorek alegera
Sar arazten zaituzte plazaren erdira.
3
Sar ditake elizan-ta errabotean,
Sal etxe, ostatu-ta Herriko-Etxean.
Denak hantxetan dire zabaldi batean
Bide nausia eta itsaso artean.
4
Itxura onak ditu horko bas-herriak
Landetan uztak eder, sorrotan behiak.
Ez ditu antolatzen ez laborariak,
Iragaiten zaioten autobide berriak.
5
Nahigaben ondotik dator bozkario.
Bidarteri gaztea familatzen zaio.
Bidartentzat hartzen da aise amodia.
Bere menditarik ur ona baitario.
6
Dohain haundiko ura bade han Kntrestan
Nasaiki heldu dena menditik burrustan.
Jendea hor dabila gau egun ur-ketan.
Lehena omen baita ur hoberenetan.
7
Kontrestarik ez urrun horra: Bidartea.
Pariseko Xoriak in duen etxea.
Leihor haundia du-ta segur maiz betea.
Jaunak eman dezola ona suertea.
8
Herri goresgarria: Bidarte Lapurdin.
Toki airosean eta etxe xarmantekin.
Bas-herria ferde-ta itsasoa urdin.
Bidarteren parerik ote da Euskadin?