Bi jaun apezeri
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Bertze zombeit bezala banintz pertsulari.
Orai kanta netzazke pertsu bat edo bi.
Bihoizez agur egin nahi dut bi jaun aphezeri:
Ongiel handienak eskualdun gazteri...
2
Omonier ginuen Aita Idieder
Harekin izaitea guk ginuen plazer.
gure artean ongia frango egin zuen laster.
Guziek zor diogu bederen milesker
3
Lan ongi eginak du merechi saria.
Ukan duzu Hazparnen ertor izaitia.
Jainkoak eman dautzula luzaz Jaun Ertor maitia.
Osasun-ta bizia kar beraz bethia.
4
Ongi ethorri zuri: Jaun Aphez Charritton.
Izanen ahal duzu hainitz suerte on.
Jaun omonier gure artean behar duzu egon.
Hasi bezata bethi eginez hainitz on.
5
Oimonier zinaunden gaztekin Parisen.
Orai Larre Jaun Aphezak han zaitu ordantzen.
Denen artean Eskual-Etchea hari da altchatzen.
Eskualdunak ardura harat bildu diten.
6
Atzar gaiten gazteak ez gaiten lokhartu.
Gazteak mende huntan behar du argitu.
Gure bhotza fedez moldatu behar du
Mende aski dorpheak heldu baitzaizkigu.
7
Guziek eskas dugu bihotzean karra
Gizon bat izaiteko lerden-ta suharra
Elgar adtuz molda gazteri hakarra
Neure bihotzak hori du chede bakarra.