Azakainen Elissalde apez zenaren egunean
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Bai Senperetik etorria naiz gaur Azkaineko herrira
Euskal-Herrian ospatzen dugun egun eder-ta haundira
Egun, Azkainen euskalzaleak elgarretaratzen gira
Zer atsegina Elizalde jauna jauts baladi gur-erdira.
2
Nik Senperetik ezagutzen dut zer den Azkaingo herria
Herri euskaldun, ohoragarri bai eta goresgarria
Ohoratzeko herriko seme Elizald'apez haundia
Batasunean gaur nahi diot eskaini omenaldia.
3
Jean Elizalde jaun erretora Nausienian sortu haurra
Euskal idazle, euskalzain eta euskalzale bat suharra
Horren bihotzak euskararentzat bazuen su eta karra
Langue zintzo izanez beti Zerbitzari bat leiala.
4
Ez dugu behar mundu hunetan nihoiz galdu esperantza
Bada beldur bat galdu ditaken euskara maitearentza
Ez dadin galdu, hor da etsenplu Elizalderen bihotza
Dugun Ian egin euskararentza eta euskara zerbitza.