inprimatu
Auch-eko itzulia
Izenburua:
Auch-eko itzulia
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1335.zk.
Orrialdea:
5

Auch-eko itzulia

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Aurtengo Otsailaren hamazazpian

 Laborariak gare izan Auch hirian.

 Gauzak merke saltzen-ta kolera gorrian

 Manifeztatu gare han hiri guzian.

 

 2

 

 Hogoi mila baginen denak laborari

 Errenkurekin joanak hango prefetari.

 Harek hel-araz detzon jaun minixtroari

 Elgar adi ditaken han zen han ageri.

 

 3

 

 Gobernuko jauneri egin dugu galde:

 Kargutan zaizte eta joka gure alde.

 Esnearen prezioa altxa goiti alde,

 Eskutan dutzueno kargu-ta Parise.

 

 4

 

 Ez ginuen gurekin gure lagun Xintxo.

 Tronpatu da Auch zela Paristik urruntxo

 Ez badugu izaiten galdatua oso

 Guziak joanen gare Parisat geroxo.

 

 5

 

 Presentatzen zauzkigu bai aintzindaritza

 Zoin geiagoka ariz, zoin hobeki mintza.

 Aintzinean badute zernahi agintza

 Gero da gero beltza, ezin atxik hitza!

 

 6

 

 Nanetek galdu zuen han Auchen fularra.

 Iratzarririk ere goizik Urruņarra.

 Guk bidean jan dugu etxeko oilarra.

 Batek truntxoa eta bertzeak ixterra.

 

 7

 

 Laborariek dugun denek elgar aitu.

 Zindikatian jartzeko ez uzkur gelditu;

 Eskutan duguna-re nai daukute kendu.

 Zindikatak nahi-tu gur-intresak zaindu.


inprimatu