inprimatu
Ahetzen kaillardoinea
Izenburua:
Ahetzen kaillardoinea
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2000.zk.
Orrialdea:
3

Ahetzen kaillardoinea

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Larretarik behiak zauzkun eskapatzen

 Atxemaiten gintuen sorrotan Ahetzen

 Ibarrundik Ahetze auzo da egiten

 Gure andana behin Kaillardoinean zen.

 

 2

 

 Etxe hoi ikustean begirat nigarra

 Jautsi zautan izanik inpresio txarra

 Mattinen arbasoen egoitza zaharra

 Azken egunetan zen erori beharra.

 

 3

 

 Mattinek ere zuen trixterik bihotza

 Pertsu batzu kantatu Kaillardoinarentza

 Parabisu goxoa Aitaxoin egoitza

 Denen bil-toki zuten familiarentza.

 

 4

 

 Haroztegin alabak egin du ezkontza

 Ibarrungo gazte bat harturik senartza

 Kaillardoineko lurra zagon horientza

 Han altxatua dute biziko egoitza.

 

 5

 

 Etxerat sartu ziren egin bezain sarri

 Egun guziz joanez nor bore lanari

 Zorionean ziren egun batez jarri

 Semea esperantza, bi nexka etorri.

 

 6

 

 Otoitz bat egiten dut egun San Martini.

 Ixur detzan graziak familia huni

 Osasun-ta zorion Agnès-ta Celini

 Jaun Goikoaren ganik dezoten eskaini.


inprimatu