Ahetzen Betritto
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Gizon bat maitagarria: Josepe Betritto
Jainko jaunak ereman du berekin betiko
Langile kartsu ta xintxo, aita zen eta aitaxo
Denekin zen alai, ezti, goxo.
2
Josepek bere bizia lanean guzia
Izerditurik ogia du irabazia
Iduzki edo uria haintzurtari, segaria
Bidetan zen kantonier garbia.
3
Halturan ez zen haundia, Mattinen iduria
Konpainian lagunekin zen xoragarria
Zeruan da Mattinekin aingeruetan jarria
Goresteko Ahetze herria.
4
Ahetzeko herria da pertsulari leku
Lauroita zortzi urtetan Betritto juan zauku
Alaba pertsulari du, bardin Mayi Pausaleku
Ezponda-ta Mattin, Mayi Treku.