inprimatu
Agur bat Panpilliri
Izenburua:
Agur bat Panpilliri
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1839.zk.
Orrialdea:
5

Agur bat Panpilliri

 

Irigarai Goizueta, Pablo Femrin (Larreko)

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun-ta lauetan hogoi-ta bortza

 Egun batean zerautan eni alegeratu bihotza

 Gure etxean egin bainuen Panpilliren ezagutza

 Asma ditake zoin goxoa zen ordu hori gu bientza.

 

 2

 

 Nor zen Panpilli nik banakien gure aitak erran eta

 Senperen sortu eta egonik Baionatjoan zen lanketa

 Karrosa hoitan ibilia da beti eskuan bolanta

 Nausi batentzat gauza garraion langile bat konplaxenta.

 

 3

 

 Baionan zuen atxeman lana, bardin biziko laguna

 Lanean ariz haurrak haztea zen horien zoriona

 Orai haur hoiek haunditu dire denek dute osasuna

 Beren haurrekin ardura dire jiten burasoen gana.

 

 4

 

 Panpillik beti alegerarik bardin nigarra begian

 Pertsu ederrak emâiten ditu Jaungoikaren grazian

 Liburu gotor batean denak jaliko dire agian

 Ohartu gaiten beti direla poetak Euskal-Herrian.

 

 5

 

 Onhar Panpilli nere agurra gaur desiratuz urte on

 Jainkoak eman dautzula naâai osasun eta zorion

 Bai plazer nuke aurten Senperen berritz baginate egon

 Zu bezalako olerkaririk ez da izan aspaldion.

 

 6

 

 Ez dago ez hain goresgarria gure etxen laborantza

 Bed lanean nekez ari naiz errebenu ez deusentza

 Larreak ere kendu nauzkiten gobernuko jaun hoientza

 Senperen bazen lurra denentza, salbu ttiki garenentza.

 

 7

 

 Nehork ote du gure Panpilli Euskal-Herrian hastio

 Duen talendu eta dohaina Jainkoak emana baitio

 Zure bisitan iragan dugu pertsu eta ixtorio

 Oren goxoek dute balio, tokaio, ikus artio.


inprimatu