inprimatu
Omenaldi bat Klementerentzat
Izenburua:
Omenaldi bat Klementerentzat
Sinadura:
Iriarte, Felix (Berjinanto)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriarte, Felix

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1829.zk.
Orrialdea:
5

Omenaldi bat Klementerentzat

 

Iriarte, Felix (Berjinanto)

 

 1

 

 Omenaldi bat Klementerentzat

 nola dagoen hasia,

 Beraz oroitzen aurkitzen gara

 hori dago ikusia.

 Munduan deneri ongi eginez

 utzi zuen bere bizia,

 Orai berari iten zaiona

 ongi du irabazia.

 

 2

 

 Denbora duela Klemente hori

 lekutu zaigu ondotik,

 Agur bero bat deneri eman zigun ta

 ateratu zen mundutik.

 Ezin kendutako gauza hori da

 geroztik nere burutik,

 Baņan Klementek lagunduko gaitu

 ez dudarik zerutik.

 

 3

 

 Beraz lagun bat badaukagu bai

 zerua gaņean dagona,

 aunitz alditan bertsoak manez

 gure artean egona.

 Eta orai zuri eskatzen dizut

 Gure Aita zeruetan zaudena,

 gure Klemente-ri emaiozula

 Betirako atsedena.


inprimatu