inprimatu
Gora Baigorri 1964
Izenburua:
Gora Baigorri 1964
Sinadura:
Iriarte, Felix (Berjinanto)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriarte, Felix

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1816.zk.
Orrialdea:
5

Gora Baigorri 1964

 

Iriarte, Felix (Berjinanto)

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta berrogoi ta seian

 A zer pilotariak Baigorri herrian

 Agirri nagusitu nahirik luzean

 Opor eginik zonbait sartu da etxean.

 

 2

 

 Zahar gaztetan ziren Baigorrin aferak

 Batzu baginituen ustez lehen klasak

 Bertze pilotariak zahar errefusak

 Eta zer da gertatu: hauientzat xapelak.

 

 3

 

 Hazpandarrekin zuten partida azkenik

 Hok jinak baigorrirat milaka goizetik

 Jakin nahi duenak jaun hoien berririk

 Bazkariz galda bitza... gauzadun delarik.

 

 4

 

 Aroa ez zaukaten nahi bezain huna

 Gure plaza hau ere "plaza hits iluna"

 Hau baitzen gibelean ez paretaduna:

 Makur hoiek guretzat alderdi frikuna.

 

 5

 

 Hamahiru ta zortzi zer nahirik dela

 Aurtengoan segurik gure duk xapela

 "Bainan jinen gituk bai Hazparne hortara

 Kuraie haundirekin ordainaren bila".

 

 6

 

 Bertze hamabortzean kittara hazparnen

 Hek hameka joko ta gu bostetan ginen

 Hasiak ginen jada diruen kondatzen

 Eta bertzeak aldiz bazkari manatzen.

 

 7

 

 Bainan zaharrer segi orduan zen pixtu

 Alfarok: "aupa!" eta Errekaldek xixtu

 Agirren bihurriek buruak xoratu

 Berterretxek goxoan ta Peiok trenkatu.

 

 8

 

 Azken pertsua: Biba Baigorrirendako

 Bainan zueri ere Jaunak erraiteko

 Hartzaren larrurikan otoi ez saltzeko

 Ez balinbaduzue hartzik larrutzeko.


inprimatu