inprimatu
Sunbillatik Bankara
Izenburua:
Sunbillatik Bankara
Sinadura:
Iriarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriarte

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1789.zk.
Orrialdea:
5

Sunbillatik Bankara

 

Iriarte

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun eta hamabigarren urtean

 Sunbilla hortan sortua naiz ni Nafarroako partean

 Nere paperek erraiten dote urriko hilabetean

 Baxenabarren bizi naiz orai herri maitatu batean

 

 2

 

 Gazte denboran ezin bainuen nik eskolarikan hartu

 Jakitatea zoin den balios bizian nuzu ohartu

 Santa sekulan eskola bortan ez dut zangorikan sartu

 Inorantzian beharko dut nik bizi naizeno xahartu

 

 3

 

 Gizona beti uros nahia sortu izan da mundura

 Baŕnan sekulan ez da biziko berak nai duen gostura

 Udaberriko lore ederrak erortzen dira negura

 Gizonak ere hortan berean izanen du arrangura.

 

 4

 

 Sortzetik hunat nola izan den nere munduko bizia

 Hasia naizen pertsu hauetan esplikatzen dut guzia

 Aldude hortan etxe batean jende onekin hazia

 Eta Jainkoak eman zerautan pertsuetako grazia

 

 5

 

 Hamabi urte bete orduko pertsu kantatzen hasia

 Euskal-Herriko ohiduretan bihotza nuen josia

 Gure aitason pertsu moldetan hartu nuen fantesia

 Nahiz ez nuen eskoletako alkietan ikasia

 

 6

 

 Hamasei urte bete orduko kantatzen nuen plazetan

 Libertimendu, herriko besta, bai eta kabalkadetan

 Orduko lagun pertsulariak hantxe daude zeruetan

 Ni ere noizbait pasatuko naiz hek Joan ziren bidetan

 

 7

 

 Baxenabarren memento huntan zazpi pertsulari gira

 Erran behar dut nor giren ere, egon zaitezte begira

 Plaza batean hasten badira xoragarriak baitira

 Jainkoak berak igorri gaitu kantari Euskal-Herrira

 

 8

 

 Baxenabarren egin dezagun bertsularien erronda

 Koplari multxo pollitagorik nehon ez ditaike konda

 Mixel Xalbador paregabea, Laka xapelketan on da

 Arrosagaray eta Alkate, Mendiburu ta Ezponda

 

 9

 

 Nahiz ez naizen urrun ibili Euskal-Herritik aparte

 Pertsu hauietan noizbait hasi zen azkenean Iriarte

 Ixilik egon banaiz ere ni aspaldian orain arte

 Hemendik goiti hartu gogo dut pertsulariekin parte

 

 10

 

 Euskal-Herritik Jainko Jaunari otoitz beroak hel-araz

 Gure mintzaira gal ez dadien atxik dezagun ahalaz

 Nahiz badiren kantu ederrak frantsezez eta erdaraz

 Euskal-Herriko jende maiteak, kanta dezagun euskaraz


inprimatu